Ebanjelioa
Mt 15,21-28Mujer, qué grande es tu fe
Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion:
—Erruki zakizkit , Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.
Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten:
—Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
Jesusek, ordea:
—Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.
Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:
—Lagun nazazu, Jauna.
Jesusek, orduan:
—Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
Emakumeak erantzun zion:
—Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.
Orduan, Jesusek esan zion:
—Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.
Angelusa

ANGELUSA EUSKERAZ. "AINGERU BATEK MARIARI"
Errosario Santua
Mezako kantak
127 emaitzak






![Thumbnail for HIMNO DE LA VIRGEN DEL PILAR [con letra]/ PILAREKO AMAREN IMNOA (LEKUNBERRI)](https://img.youtube.com/vi/OQsiy69baS8/hqdefault.jpg)




